XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Arratsaldean hamabi objektu garbitu ditut eta zazpi diana egin ditut -esan dio Arbeloa jaunak zerbitzariari.
- Bai? Zorionak, Arbeloa jauna.
Txapeldun
Arbeloa jaunak izozkia jan du eta zerbitzariari kontua eskatu dio.
- Zenbat da? - Betikoa, Arbeloa jauna.
Arbeloa jaunak kontua ordaindu egin du eta tabernatik irten egin da.
Nekez etxeko atarira heldu da.
- Gabon, Arbeloa jauna.
- Izozkia jan dut.
- Oso ongi, Arbeloa jauna - dio atezainak.
- Orain 6 objektu garbitu nahi ditut.
- Primeran, Arbeloa jauna, primeran.
Arbeloa jauna bigarren estaiara heldu da, giltzaz zabaldu du, eta arte objektuak garbitzen hasi da.
Gero, Damian atezainaren emaztea etorri da afariarekin.
Arraultze frijituak jan ditu eta sagar erreak.
Gero, arte objektuei azken begirada eman die.
- Agur, laztantxuok
Eta eskua altxatu